EZ EZAZU ZURE SEME-ALABA MATRIKULATU ERLIJIO KLASETAN



Eskola Publikoak laikoa izan behar du guztiona izan dadin, gure burua horretan ordezkatuta ikus dezagun gure sinesmenak kontuan izan gabe, gai hori pribatua baita. Laikotasunak eremuak banatu besterik ez du egin nahi (jakintza fedeagatik, politika erlijiotik, estatua elizatik) kontzientzia askatasuna bermatzeko eta sinesmen berberak ez dituen jendearen arteko bizikidetza posible izateko.

Erlijio guztiek, katolikoa barne, demokratikoki dagokien lekua izan behar dute, eta leku hori gizarte zibila da, ez eskola; eskolak erlijio proselitismotik at gelditu behar baitu.

Askatasun erlijiosoa duen gizarteak fedea garatzeko lekua aproposak izan beharko ditu, besteak beste: elizak, meskitak, sinagogak eta abar.

Estatu ez-konfesional batek eskola laikoa bultzatu eta indartu egin beharko luke. Aniztasuna, giza eskubideen defentsa, askatasuna, inklusiboa eta berdintasuna garatu daitezen bermatuko duenak.

Baina elizak behin eta berriro pertsona guztion eskubideak zapaltzen ditu, hain zuzen ere emakumeonak eta familia patriarkalaren eredu zaharrak eusten dituenak, non emakumeen eta gizonen rolak eta estereotipoak garai bateko egoera gogorazten baitigu. Elizak ez du familia eredu berrien errealitatea onartzen eta gizakien sexualitateari buruz ikusmolde atzerakoiari eusten dio burugogor legeak onartutako aniztasun sexualari, norberak bere gorputzaren eskubidea izateari, sexu askatasunari eta antisorgailuei uko eginez.


Irakaskuntza eta kultura gaiei buruzko hitzarmenaren ondorioa da Eskola Publikoan estatuak ordaindutako
( hau da, guztion zergekin) baina gotzainek izendatutako erlijio irakasleak egotea, eta gotzainek euren lanetik bidal ditzakete lan-uzte horri buruz inolako azalpenik eman gabe (halaxe egiten dute, hain zuzen ere, interesatuen bizitza pribatuari komeni zaion moduan)

Oraingo arautegia kontuan hartuz Haur eta Lehen Hezkuntzan Erlijioak bataz besteko 945 ordu betetzen ditu eta Bigarren Hezkuntzan beste 450 ordu.

Hau da Heziketa Físikoa eta Artístikoa baino gehiago.


Salatzekoa da: ikasgai batzuetan pertsona guztiekiko errespetua sustatzen dugun bitartean, egoera zibila bat edo bestea izan, Gotzaintzak erlijio irakaslea kaleratu dezake dibortziatu egin delako.

Salatzekoa da: diru publikoa erabiliz doktrinatze erlijiosoa finantzatzen ari dela.

Salatzekoa da: erlijio arloan edukien eta ebaluazio irizpideen kontrol ezak irakaskuntza sistema osoari iruzurra egitea dakar.

Espainiar estatuak 1979an Vatikanoarekin sinatu zituen hitzarmenen ondorioz erlijioaren eskaintza derrigorrezkoa da.

Guraso guztiei, baina batez ere sinesten dutenei, seme-alabak erlijioan matrikulatu ez ditzaten proposatzen diegu.



ESKOLA LAIKOAREN ALDEKO PLATAFORMA
Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Eliza Gara,BIGE, STEE-EILAS, ESK

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Esaidazu zure iritzia - Dinos tu opinión